Euskara, Frantsesa eta Gaztelera menperatzen ditugunez, hitz'OK itzulpenerako enpresan hiru hizkuntzetatik hiru hizkuntzetara itzul genezake. Euskaltzaindiaren araudia jarraituz euskara maila bereziki zaintzen dugu baina, bezeroak hala eskatuz gero, itzulpenak tokiko euskalkia errespetatuz ere egiten ditugu. Elkarteentzat anitz lan egiten badugu, enpresek ere haien webguneak euskaratzeko orduan konfiantza erakutsi digute eta erregularki argitaratzen dituzten idazkien eraldatzea gure esku uzten dute. Bestalde euskarazko lanen zuzenketak ere burutzen ditugu.